Lursail batean kokatutako etxe bakuna; zuzeneko salmenta duen loregintza eta sasoiko landareen mintegiaz gain, bertako zuhaizti zabala daukana (Quercus faginea), erabat girotu eta prestatua dago zuhaizti hori, txirrista, kulunka eta piknikeko mahai batekin.
Etxeak bi solairu ditu, Goikoa, hiru logela bikoitzekin, sutegidun egongela-jantokiarekin, telebista eta dvd-a, eta guztiz hornitutako sukalde zein komuna. Gainera terraza txiki bat ere topa dezakegu.
Beheko solairuan, etxabean, jolas-gela dago, ping-pong mahaiarekin, futbolinarekin eta joko mahai batekin. Barbakoa eta lorategiko altzariak erte badute